Suhiltzaileen 2020-2023 Plan Estrategikoa

Irudi desberdinak suhaltzailei buruz
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak 2019ko irailean ekin zion planifikazio estrategikoko prozesu bat lantzeari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua (NSZ) etorkizunerako jarduketa-ildo argiez hornitzeko.
 
Horretarako, 2019ko urrian, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barneko zuzendari nagusiak Nafarroako Suhiltzaileen Zuzendaritzari eskatu zion plan estrategiko berri bat prestatzeko 2020-2023 laurtekorako, zerbitzua 2030ean izan datekeena erakutsiko diguna. Lehen fase batean diagnostiko estrategikoa egin zen, eta hari jarraituko dio planaren formulazioak eta hedapenak.
 
Proiektu hori lantzeko, Nafarroako Suhiltzaileen burutzak lantalde bat eratu zuen zerbitzuaren barnean eta, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko gainerako kideen laguntzarekin, agindutako lana bete zuen.
 
Agiri honetan bildu dira aipatutako lanaren emaitzak, hau da, diagnostikoa, marko estrategikoaren formulazioa, ekintza-planaren hedapena eta hura gauzatzeko beharko diren baliabideen proiekzioa, baita 2030rako Jomuga ere. Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuaren etorkizuneko erronkak ezartzen ahalegintzen da txosten horretan.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Jendaurrean jartzea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2020ko azaroaren 24tik abenduaren 24ra