Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan elikadura eta ariketa fisikoko estilo osasungarriak sustatzeko programetako baldintzak ezartzen dituen Foru Dekreturako Proiektuaren aldez aurreko kontsulta

Aldez aurreko kontsulta honen helburua da jasotzea zer iritzi duten balizko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan elikadura eta ariketa fisikoko estilo osasungarriak sustatzeko programetako baldintzak ezarriko dituen Foru Dekretuaren proiektua, ondoko honi buruz:   a.Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.


b. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.


c. Arauaren helburuak.


d. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.  

FITXA

Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritza
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
Nafarroako Gobernu- akordioa, 2017ko ekainaren 28koa
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko uztailaren 20tik abuztuan 11ra.