“Vientos del Cierzo” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Enel Green Power España, SLUk sustatua, Cascante, Cintruénigo, Corella eta Tuterako udal-mugarteetan (Espedientea: 1224-CE). BIGARREN INFORMAZIO PUBLIKOA
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
2021eko abenduaren 22an, eta Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarri zuen Enel Green Power España SLUk 2021eko abenduaren 14an aurkeztutako eskaera, 42 MW-ko “Vientos del Cierzo” haize-parkeari eta haren ebakuazio-azpiegiturei buruzkoa.
Akats bat aurkitu da argitalpenean, Gobernu Irekiaren Atarian argitaratutako “7.2. Ingurumen eraginaren azterketa. Hegaztien azterketa txostena” dokumentuan orrialdeak falta zirelako. Hori dela eta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak berriro argitaratzen du sustatzaileak 2021eko abenduaren 14an aurkeztu zuen dokumentazio osoa.
Eskatzailea: Enel Green Power España, S.L.U.
Xedea: proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.
Instalazioen deskribapena:"Vientos del Cierzo" haize-parkea, 42 MW-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak.
Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA
Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko martxoaren 1etik apirilaren 12ra bitarte.