Prestakuntza: Zerbitzu publikoak hobetzeko diseinu-tresnak

Gobernu Irekirako Aliantzarako I. Ekintza Plana

DESKRIBAPENA:

Jarduera:
Data:
Ordutegia:
Lekua:
Herria:

Formakuntza ikastaroak

Gobernu Irekiaren eta Herritarren Arretarako Zerbitzuak Herritarren Partaidetza eta Boluntariotza Atalaren bitartez formakuntza ziklo bat antolatu du, langile tekniko eta politikoak herritarren partaidetza gaietan trebatzeko helburuarekin.

Nafarroako toki entitateen zerbitzua ematen duten langileek helarazitako beharrei erantzuten dieten hiru ikastaro antolatu dira.

Ondoren kontsulta daitezke antolatutako formakuntza ikastaroak:


Irailak 26 eta 27

Jarduera:

Haur eta nerabeen parte-hartzearen garrantzia gure udalerrietan

Haurrak herritarren parte dira eta, horregatik, beren ikuspegia beharrezkoa da politika publikoetan; horrela, haurren parte-hartzea funtsezko ardatza da gizarte aktiboak eta kritikoak sortzeko eta haurrak bizi diren lekuaren parte sentitzeko.  Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak haurren eta nerabeen parte-hartzeari balioa eman nahi dio eta sustatu gure Komunitatean. Xede horrekin prestakuntza hau eskaintzen du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta UNICEFekin elkarlanean.

Jarduera:
Data:
Ordutegia:
Lekua:
Herria: