Baliabide publikoak

+ Laguntza publikoak eta ohiz kanpoko baliabideak

Atal honetan zenbatetsi beharko dira alerta aldian abian jarri diren neurriak, batetik, eta, bestetik, suspertze planerako planteatzen direnak.

Presako neurriak, alerta egoeran hartutakoak:

  • Kontingentzia funtsa:
    • Apirilaren 6ko 6/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko: 130 milioiko kontingentzia funtsa, kredituetarako, enpresei abalak emateko, giza baliabide eta aurrekontu baliabide publikoetarako.

      Kopuru nagusiak:
      6 milioi, norbera babesteko ekipamenduak (NBEak) lehenbailehen erosteko
      20 milioi, autonomoei zuzeneko laguntzak emateko
      25 milioi, toki entitateen gastuei aurre egiteko ohiz kanpoko funts bat sortzeko
      40 milioi, abalak eta antzeko bermeak emateko
      30 milioi, maileguetarako

  • Ohiz kanpoko funtsak:
    • Apirilaren 8ko 8/2020 Foru Legea, zeinaren bidez 28,4 milioiko kreditu-gehigarri bat ematen baita, erantzuteko COVID-19ak eragindako
    • Apirilaren 8ko 9/2020 Foru Legea, zeinaren bidez 23,1 milioiko kreditu berezi bat ematen baita, erantzuteko COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei
    • 14,2 milioi, zerbitzu eta prestazioetarako, adinekoei eta ahulenei arreta emateko (04/1 PO)
    • Milioi bat, egoitzetako adinekoei arreta emateko; erdia Eskubide Sozialetako Departamentuak kontratatutako langileei dagokie (04/14 PO)
    • 3 milioi, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorerako, eta LGParen 10,1 milioiren berehalako ordainketa (04/8 PO)
    • 700.000 euroko zenbatekoa erabiliko da COVID-19aren kontrako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko (3/2020 FLD) (04/17 PO)
    • 300.000 euro, elikagaiak banatzeko elikagaiak eskuratzeko arazoak dituztenei (+ 200.000 euro, “Cruz Roja Responde” kanpainakoak)
       

Suspertze planean sartu beharreko neurriak:

  • 2 milioi, langile espezializatuen baliabideetarako eta eskolaz kanpoko laguntza eta errefortzuetarako 2020-2021 ikasturtean (04/17 PO)

+ Zerbitzu publikoen egokitzapena

Presako neurriak, alerta egoeran hartutakoak:

Hezkuntza:

  • Egoera ahulenean dauden ikasleen arrakala digitala murrizteko ekipo informatikoak erostea (04/3, 04/17 PO)

     

  • Curriculumaren berrantolaketa 2019-2020 ikasturteko hirugarren hiruhilekoa garatzeko eta 2020-2021 ikasturtea hasteko (04/15 PO)
  • Ikastetxeentzako jarraibideak 2019-2020 ikasturtea ixteko eta 2020-2021 ikasturtea hasteko (04/17 PO)
  • 2021era atzeratzea 2020ko ekainerako aurreikusitako deialdien oposizioaldia, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleena. Maisu-maistren kidegorako oposizioa 2022ra atzeratu da (03/30 PO)
  • Indarrik gabe gelditu dira berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiak, otsailaren 25eko 28/2020 Ebazpenaren bidez onetsitakoak.
  • Unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren data aldaketa (04/8 PO)
  • Bitarteko langileen zerrendak kudeatzeko erregulazioa (37/2020 FA) (04/9 PO)
  • Irakasleen plantillak prestatzeko lanak ekainera aurreratu dira (20/04 FA) (04/20 PO)

Unibertsitateak:

  • Ikasturtearen jarraipena unibertsitateetan, edukiak, gaitasunak eta ikasle guztien ebaluazioa bermatuz (04/2 PO)

Lana:

  • COVID-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen tramitazioa azkarrago egiteko, 20 teknikari gehiago hasi dira lanean (03/27 PO)

Segurtasuna eta Babes Zibila:

  • Larrialdietako Koordinazio Batzordea eratu da osasunaren eta eskubide sozialen arloko beharrei erantzuteko, Babes Zibilaren eta Larrialdietako Unitate Militarraren bidez (04/6 PO)
  • Segurtasunaren arloan, Foruzaingoak ibilgailuak eta pertsonak kontrolatu ditu (04/16 PO)
  • Suhiltzaileek, 112 Zerbitzuak, Babes Zibilak eta boluntarioen entitateek laguntza eman diote osasun agintaritzari kutsapenak murrizteko eta COVID-19aren kontra lan egiteko (04/16 PO)
  • Suhiltzaileek osasun ibilgailuak deskontaminatzeko guneak instalatu dituzte (03/28 PO)

Langileen arloa:

  • Jarduera presentziala bertan behera gelditu da funtsezko zerbitzu publikoen kasuan izan ezik, eta telelanaren alde egin da. (54/2020 FA, 03/30 PO)

Kontratazio publikoa:

  • Eritasunari aurre egiteko behar diren ondasunen kontrataziorako prozedura azkarrak (3/2020 FLD) (04/15 PO)

Neurriak dirulaguntzen arloan:

  • Sektore publikoko entitateak tramitatzen ari ziren prozedura guztiak eten dira, bai eta diruz lagundutako jarduerak egiteko epeak ere; alarma egoera bukatzen denean hasiko dira berriz (3/2020 FLD) (04/15 PO)

Ogasuna:

  • 2019ko Errenta Kanpainaren atzerapena (04/1 PO)

Toki Administrazioa:

  • 25 milioiko funtsa, erantzuna emateko COVID-19aren krisia dela-eta toki entitateek izandako gastuak eragindako beharrei
  • Arreta eman zaie Nafarroako toki entitateei, telefonoz eta posta elektronikoaren bidez, koronabirusari buruzko zalantzak argitzeko (03/24 PO)
  • Bi protokolo prestatu dira, toki entitateei laguntzeko zenbait jarraibiderekin, pertsonen kontsumorako ur horniduraren eta saneamenduaren kudeaketa modurik onenean egin dezaten (03/26 PO)
  • Toki entitateentzako ohiko galdera-erantzunen gida (04/14 PO)
  • Koronabirusaren aurrean kaleak garbitzeko irizpideak bateratzeko prozedura prestatu du NOPLOIk (03/21 PO)

Herritarren arreta:

  • Indartu eta zentralizatu da telefonoz eta bide telematikotik ematen den arreta zerbitzua, koronabirusari buruzko osasunez kanpoko kontsultetarako (04/06 PO)
  • COVID-19aren sintomen autoebaluaziorako aplikazioa telefono mugikorrerako (KoronaTest Nafarroa) (04/08 PO)
  • Nafarroako herritarrek COVID-19az egiten dituzten galderei erantzuteko laguntzaile birtuala (04/10 PO)
  • Web-orri berri bat argitaratu da, online proposamenak jasotzen dituena prestakuntzarako, aisialdirako, kulturarako, komunikaziorako eta administrazio elektronikoaz baliatzeko (04/2 PO)
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arreta telefonikorako linea gehiago jarri dira eta web bidez harremanetan jartzeko sistema erraztu da (03/30 PO)
  • Justizia auzitegietan presentzia mugatu da kutsapenak ekiditeko, abian jarri da lan telematikoa, baina komunitateari funtsezko zerbitzuak ematea bermatuta betiere

Gazteria:

  • Konfinamenduak gazteengan duen eraginari buruzko inkesta (04/7 PO)

Kanpo ekintza:

  • Nafarroatik kanpo dauden nafar herritarrei arreta eman zaie eta laguntza deialdi bat egin da arazo ekonomikoak izan eta Nafarroara itzuli nahi dutenentzat (03/25 PO)
  • Eskualdeetako Lantaldean eskatu da Europar Batasunak irmotasunez bultza egin dezala COVID-19aren krisiaren kontrako borroka (04/8 PO)
  • Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantza neurri berriak hartzeko konpromisoa, COVID-19aren krisiaren ondorioak apaltzeko helburuarekin (04/8 PO)

Suspertze planean sartu beharreko neurriak:

Hezkuntza:

  • 2 milioi, langile espezializatuen baliabideetarako eta eskolaz kanpoko laguntza eta errefortzuetarako 2020-2021 ikasturtean (04/17 PO)

+ Boluntariotza

Boluntariotzako ekintzak alarma egoerak irauten duen bitartean:

  • Osasun babeserako jantziak egin dira Refenan, boluntarioen eta enpresen ekarpenei esker, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak koordinatuta, Erizainen Elkargoak horretarako egin zuen deiari erantzunez (04/3 PO)
  • Boluntarioen poltsak kudeatu dira “Nafarroa, orotan lagun” plataformaren bidez: eskolako laguntza, zaintza komunitarioa eta soziosanitarioa, zerbitzu informatikoak eta 3D inprimaketa, ibilgailuak eta makinak gidatzea, eta industriako ehungintza edo joskintza (03/19, 04/19 PO)
  • Lan boluntario segururako gida