IV. ENDA: Erronka da datu publikoak irekitzeari lehentasuna ematea
Joan den maiatzaren 16an, Lanzaroten, Datu Irekien IV. Topaketa Nazionala (IV. ENDA) egin zen. Aurtengo edizioaren erronka da datu publikoak irekitzeari lehentasuna ematea. Nafarroak, batzorde zientifikoko kide gisa, erronka horren garapenean parte hartu zuen beste administrazio batzuetako profesional batzuekin batera, administrazio publikoei tresna bat eskaintzeko argitaratu beharreko datu multzoak zehaztu eta lehenetsi ditzaten.
Toki-administrazioentzako aholkularitza juridikoan espezializatutako “El Consultor de los Ayuntamientos” aldizkariak abuztuan argitaratu du artikulu bat erronka horren ezaugarriak zehazteko.
IV. ENDAren erronka planteatu eta garatu zuen batzorde zientifikoaren helburua zen identifikatzea eta lehenestea zer datu-multzo argitaratu beharko lituzketen administrazio publikoek, bai tokiko mailan, bai maila autonomikoan edo nazionalean. Emaitza izan zen proposamen metodologiko berritzaile bat, hiru indize (antolamendu-heldutasuna, zailtasun teknikoa eta garrantzi estrategikoa) eta tresna praktiko bat konbinatzen dituena, administrazio bakoitzari datuen irekiera modu objektiboan eta bere gaitasunen arabera planifikatzen laguntzeko.
Erronkari buruzko datu gehiago daude esteka honetan.