«HNPO-AK Badatoz» Aldizkaria

Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak argitalpen bat jarri du abian, otsailean argitaratu dena. Aldizkaria HNPOak (Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Organoak) osatzen dituzten haurrei eta nerabeei zuzenduta dago; organo horiek gure autonomia-erkidegoko zenbait udalerritan daude.
“HNPOak badatoz” aldizkariaren bidez, elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko aukera dute. Haur eta nerabeek beraiek proposatu eta prestatzen dute aldizkariaren edukia eta haren helburua da partaidetzarako organo hori duten udalerrietan egiten ari diren haurren eta nerabeen partaidetza-ekimenak bultzatu eta balioan jartzea. Gainera, komunikazio-kanala izan nahi du jakitera emateko zein garrantzitsua den parte hartzeko eskubidea eta haurren ahotsa entzutea.
Lehenengo edizio honetan HNPOetako batzuen aurkezpena dago eta kontatu nahi izan dizkiguten istorioak biltzen dira, haientzat garrantzitsuak izan baitira. Zaragozako jolas-parkera egindako irteerez eta txangoez hitz egin digute, bai eta haien herrietan gauzatu dituzten ekimenez ere, hala nola Uharten txikien txupinazoa jaurti izanaz edo Vianako ogitarteko txiki solidarioez, ongintzazko kausa baterako dirua biltzeko ekimena baita. Zizurko, Iruñeko, Barañaingo, Uharteko, Faltzesko eta Vianako neskato eta mutikoek istorio horiek eta beste batzuk ere zuzenean kontatu dizkigute.
Gainera, Nafarroako Haur eta Nerabeen Kontseilua sortzeko izan den prozesua ezagutzen ahal da, baita beste ekimen batzuk ere, esate baterako, “Gobernuserako bidaia”. Ezin duzu galdu, egin.