Nafarroako Gobernu Irekiak, webgune honen editorea eta arduraduna den aldetik, jakinarazi nahi dizu webgune honetan hirugarrenen cookie analitikoak erabiltzen dituela erabiltzaileen nabigazio-ohituretan oinarritutako profilak egiteko, multimedia-edukia erakusteko eta sare sozialetako funtzioak eskaintzeko. Jakin behar duzu Googleren eskura jartzen dugula gure webgunean egiten duzun erabilerari buruzko informazioa; hark informazio hori konbinatzen ahal du zuk hari emandako bestelako informazioarekin edo haren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz bildu duenarekin.

Politika hau onartzeak esan nahi du erabiltzaileak informazio argia eta osoa jaso duela datuak (cookieak) biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuen erabileraren gainean, eta Nafarroako Gobernu Irekiari baimena eman zaiola cookie horiek erabiltzeko, 34/2002 Legearen 22. artikuluan ezarritako baldintzetan (34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa).

Zer da cookie bat, eta zertarako balio du?

Cookie bat fitxategi bat da, zure gailuan (ordenagailua, smartphonea, tableta eta abar) deskargatzen dena webgune jakin batzuetara sartzen zarenean. Cookiei esker, webgune batek erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratu eta berreskuratu dezake, besteak beste, eta cookiek duten informazioaren arabera eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea identifikatzeko erabil daitezke.

Gure erabiltzaileen cookie guztien multzoa lagungarria zaigu gure webgunearen kalitatea hobetzeko, hari esker kontrolatzen ahal baitugu zein orri diren erabilgarriak eta zein ez, eta zeintzuk hobetu daitezkeen. Cookiek ezin dute inola ere kaltetu zure ekipoa. Aitzitik, cookieak aktibo egotea lagungarria zaigu akatsak identifikatzeko eta konpontzeko.

Cookien sailkapena

Cookieak honela sailkatu daitezke:

Haiek kudeatzen dituen erakundearen arabera:

  • Cookie propioak: Geure ekipo edo domeinuetatik igortzen dira zure ekipora, haien bidez ematen baitugu zuk eskatutako zerbitzua.
  • Hirugarrenen cookieak: Guk kudeatu beharrean, beste erakunde laguntzaile batek kudeatutako ekipo edo domeinu batetik igortzen dira zure ekipora. Halakoak dira, adibidez, sare sozialek erabiltzen dituztenak.

Aktibatuta ematen duten denboraren arabera:

  • Saioko cookieak: Aldi baterako cookieak dira, eta zure nabigatzaileko cookieen fitxategian irauten dute webgunetik ateratzen zaren arte; beraz, haietako bakar bat ere ez da erregistratzen zure ordenagailuaren disko gogorrean. Cookie hauen bidez lortutako informazioari esker, webguneko trafikoaren nondik norakoak aztertzen dira.
  • Cookie iraunkorrak: disko gogorrean gordetzen dira, eta gure webguneak haiek irakurtzen ditu webgunea irekitzen duzun bakoitzean. Cookie iraunkor batek iraungitze-data jakin bat du. Data horretatik aurrera, cookieak ez du funtzionatuko.

Helburuaren arabera:

  • Cookie teknikoak: Cookie hauek beharrezkoak dira nabigaziorako eta gure webguneak behar bezala funtzionatzeko. Adibidez, datuen komunikazioa eta trafikoa kontrolatzea ahalbidetzen dute, baita sare sozialen bidez edukiak partekatzea ere.
  • Pertsonalizazioko cookieak: Cookie hauei esker, zerbitzua erabiltzen duzunean aurrez definitutako ezaugarri batzuk izanen ditu, irizpide batzuen araberakoak; besteak beste, hizkuntza, zer nabigatzaile motaren bidez erabiltzen den zerbitzua, eta zerbitzua nondik erabiltzen ari zaren, eskualde horren araberako ezarpenak.
  • Analisiko cookieak: Erabiltzaile kopurua kuantifikatzea ahalbidetzen digute. Horrela, neurtzen ahal da zenbateraino erabiltzen dituzten erabiltzaileek guk emandako zerbitzuak, eta azterketa estatistikoa egin.
  • Publizitateko cookieak: Cookie hauek ahalbidetzen dute ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea gure webgunean txertatu daitezkeen publizitate-espazioak.
  • Portaera-publizitateko cookieak: Cookie hauek, etengabeko behaketaren bidez, erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute. Haiei esker, Interneteko nabigazio-ohituren berri izan dezakegu, eta zure nabigazio-profilarekin zerikusia duen publizitatea erakutsi.

gobiernoabierto.navarra.es webgunean erabiltzen ditugun cookieak

Nafarroako Gobernu Irekiak jakinarazten dizu nola erabiliko diren cookieak gure webgunean, hartan nabigatze hutsagatik, eta zuk horretarako baimena ematen duzu. Hori guztia, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoa betez, eta 2009/136/EE Europako Zuzentarauarekin bat etorriz.

1. Cookie analitikoak

Analisi-cookieak erabiltzen ditugula jakinarazten dizugu. Aplikazio hau erabiltzen dugu nabigazioaren gaineko informazioa lortzeko eta aztertzeko: Google Analytics: www.google.com/analytics/ eta https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage). Delawareko Google Inc konpainiak ematen du zerbitzu hori, eta haren bulego nagusia helbide honetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”).

Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu (hots, zure ordenagailuan dauden testu-fitxategiak), aztertzeko nola erabiltzen duten erabiltzaileek webgunea. Webgunearen erabilerari buruz cookieak sortzen duen informazioa (zure IP helbidea barne) zuzenean transmitituko da, eta Googlek bere zerbitzarietan artxibatuko du. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunean egiten duzun erabileraren arrastoari jarraitzeko; hala, webguneko jardueraren txostenak bilduko ditu, eta webguneko jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanen ditu. Googlek informazio hori hirugarrenei transmititzen ahalko die legeriak hartara behartzen duenean edo hirugarren horiek informazioa prozesatzen dutenean Googleren kontura. Googlek ez du lotuko zure IP helbidea Googlek daukan beste ezein daturekin.

Google Analytics tresna sinplea eta erabilerraza da, eta webguneen jabeei laguntzen die neurtzen nola elkarreragiten duten erabiltzaileek webgunearen edukiarekin. Erabiltzaile batek webgune baten orrietan zehar nabigatzen duenean, Google Analytics-ek JavaScript etiketak (liburutegiak) ematen dizkio webgune horren jabeari, eta erabiltzaile batek zer orri ikusi duen erregistratzen da horrela (esaterako, orriaren URLa). Google Analytics-en JavaScript liburutegiekHttp cookieak erabiltzen dituzte, “gogoratzeko” zer egin duen erabiltzaile batek webgunearekin lehenago izandako interakzioetan edo orrietan.

Google Analytics-ek bi JavaScript liburutegi (etiketak) onartzen ditu webguneen erabilera neurtzeko: analytics.js eta ga.js.

JavaScript analytics.js liburutegia Universal Analytics delakoaren parte da, eta jatorrizko cookie bakarra erabiltzen du; hark identifikatzaile anonimo bat dauka erabiltzaileak bereizteko.

Liburutegi honek, modu lehenetsian, cookieak goiko mailako domeinuan konfiguratzen ditu, lehen puntua alde batera utzita, eta cookiearen ibilbidea erro-mailan (/) konfiguratzen du.

2. Sare sozialek erabiltzen dituzten cookieak

Bigarrenik, osagarrien cookieak (plug-in) erabiltzen ditugu sare sozialetan edukia trukatzeko (Facebook ® Twitter ®, Google + ® eta Linkedin ® sareetan, esaterako). Sare sozial honen ikonoan klik eginez gero, gure informazioa zure profilean partekatzen ahalko duzu. Osagarri horiek cookieak gordetzen dituzte ekipo terminal erabiltzailean, eta cookie horietara sartzen dira; horrela, sare sozialak bere kideak identifikatzen ahal ditu osagarri horiekin elkarreragiten ari diren bitartean. Horregatik, sare sozial batean identifikatuta egonik gure webgunean nabigatzen ari bazara, kontuan hartu behar duzu sare sozial horren webguneko cookieak jasoko dituzula, baldin eta webgune honetako edukia lagunen batekin partekatzen baduzu sare sozial horren bidez, edo sare sozial horretan dugun profil-orrian edukia argitaratzen baduzu. Ezin ditugu kontrolatu hirugarrenen cookieen ezarpenak; hortaz, gomendatzen dizugu hirugarren horien webguneak kontsultatzea, cookiei buruz eta haiek kudeatzeko moduari buruz gehiago jakiteko.


3. Publizitateko cookieak

Hirugarrenik, Googleren publizitateko cookieak erabiltzen ditugu, Google Maps ® aplikazioak instalaturikoak, haren bidez bistaratu baitaiteke non dauden gure enpresaren egoitzak. Gure webguneko “Kontaktua” fitxan sartzen zarenean, Googlek mota honetako cookieak instalatzen dizkizu. Googlek cookieak erabiltzen ditu, hala nola SNID, NID edo OGP, Googleren zerbitzuetan erakusten diren iragarkiak pertsonalizatu ahal izateko. Googlek, besteak beste, honako hauek gogorarazteko erabiltzen ditu cookie horiek: zure azken bilaketak, bilaketaren emaitzekin izan dituzun azken interakzioak, iragarle baten publizitatearekin izandako interakzioak eta iragarle baten webgunera egin dituzun bisitak. Horrela, Googlek iragarki pertsonalizatuak erakusten ahal dizkizu. Googlek kudeatzen ditu, oso-osorik, cookie horiek. Gure webgunean egiten duzun erabilerari buruzko informazioa, zure IP helbidea barne, Googleri transmititu dakioke, eta bere zerbitzarietan gorde; hala ere, horrek ez zaitu pertsonalki identifikatzen, Googlen saioa hasi ezean; saioa hasia baduzu, Googleko zure kontura lotuta zaude. Ez baduzu nahi webgune horrek zure saioari buruzko datuak biltzea, alda itzazu zure nabigatzaileko segurtasun- eta pribatutasun-aukerak, cookieen politika honetako 4. atalean adierazten den bezala.

Halaber, Doubleclick-en “IDE” publizitateko cookiea erabiltzen dugu. Doubleclick-ek cookieak erabiltzen ditu publizitatea hobetzeko. Halakoak erabili ohi dira publizitatea orientatzeko erabiltzaile batentzat garrantzitsua den edukiaren arabera, kanpainaren errendimendu-txostenak hobetzeko eta erabiltzaileak jada ikusi dituen iragarkiak ez erakusteko. Doubleclick-en cookie bakoitzaren IDa funtsezkoa da aplikazio horietarako. Adibidez, Doubleclick-ek cookiearen IDa erabiltzen du nabigatzaile bakoitzean erakusten diren iragarkien erregistroa eramateko. Iragarki bat nabigatzaile batean argitaratzean, Doubleclick-ek nabigatzaile horren cookiearen IDa erabili dezake egiaztatzeko Doubleclick-en zer iragarki argitaratu diren jada nabigatzaile horretan. Horrela, Doubleclick-ek lortzen du erabiltzaileak jada ikusi dituen iragarkiak ez argitaratzea. Modu berean, cookiearen IDek aukera ematen diote Doubleclick-i iragarkien inprimatzeekin lotutako bihurketak erregistratzeko; esaterako, erabiltzaile batek Doubleclick-en iragarki bat ikusten duenean eta, ondoren, nabigatzaile bera erabiliz, iragarlearen webgunera joan eta erosketa bat egiten duenean. Doubleclick-en cookieek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik. Zenbaitetan, cookieak identifikatzaile gehigarri bat izaten du, cookiearen IDaren antzekoa. Identifikatzaile hori erabiltzen da jakiteko zer publizitate-kanpaina ikusi dituen erabiltzaileak jada; dena den, Doubleclick-ek ez du identifikazio pertsonaleko informaziorik gordetzen cookiean.

Doubleclick-ek cookie bat bidaltzen du nabigatzailera, Doubleclick-en zerbitzariari deitzea eragiten duen edozein inprimatze, klik edo bestelako jarduera gertatu ondoren. Nabigatzaileak cookiea onartzen badu, hartan gordetzen da. Ohikoena zera da: erabiltzailea Doubleclick-en iragarkiak erakusten dituen webgune bat bisitatzen ari denean, Doubleclick-ek cookie bat bidaltzea nabigatzailera. Doubleclick-en iragarkiak dituzten webguneek iragarki-etiketak dituzte, eta, haien bidez, nabigatzaileei agintzen zaie iragarki-edukia eskatzeko Doubleclick-en iragarki-zerbitzariari. Zerbitzariak iragarkiaren edukia entregatzen duenean, cookie bat ere bidaltzen du. Nolanahi ere, webgune batek ez du zertan Doubleclick-en iragarkirik erakutsi hori gertatzeko: Doubleclick-en iragarki-etiketak edukitzea baizik ez da behar, horrek klikak edo inprimatze-pixelak erregistratzeko sistema bat kargatzea ekar baitezake.

Doubleclick-en cookiea hirugarrenen cookie bat da, eta Doubleclick-en domeinuarekin lotuta dago (Doubleclick.net). Nabigatzaile batek Doubleclick-en iragarkiak erakusten dituen webgune bat bisitatzen duenean, nabigatzailea ez dago Doubleclick-en domeinuko webgune batean. Horrela, Doubleclick-en zerbitzaria hirugarrenen zerbitzari bilakatzen da, eta, hortaz, zerbitzariak testuinguru horretan bidaltzen dituen cookieei hirugarrenen cookie esaten zaie.

4. Youtube ®-ren cookieak

Gure hasierako orrian, aukera izanen duzu Youtube ® streaming bideo-hornitzaileko bideo bat ikusteko. Hornitzaile hori Youtube LLC konpainiarena da, zeina Googleren enpresa-taldearen barnean baitago, eta hauxe baita haren helbidea: 901 Cherri Avenue, San Bruno, Kalifornia, CA 94066, Estatu Batuak. Gure webgunean sartu eta bideoa erreproduzituz gero, Youtube ®-ren cookieak instalatuko zaizkizu. Googlek zenbait cookie ezartzen ditu Youtuberen bideo bat txertatzen duen orrialde orotan. Hirugarrenen cookieak direnez, Nafarroako Gobernu Irekiak ez du kontrolik Googleren cookieen gainean. Cookie horiek informazio zatien nahasketa bat daukate, neurtzeko zenbat erabiltzaile dituen Youtubek eta nolako portaera duten, gure webgunera eginiko bisitak Googleko zure kontuarekin lotzen dituen informazioa barne, erabiltzailea Googleko zure kontuarekin identifikatu bada. Gure webgunean egiten duzun erabilerari buruzko informazioa, zure IP helbidea barne, Googleri transmititu dakioke, eta bere zerbitzarietan gorde; hala ere, horrek ez zaitu pertsonalki identifikatzen, Googlen saioa hasi ezean; saioa hasia baduzu, Googleko zure kontura lotuta zaude.

Gainera, bideoa erreproduzitzean, Googlek beste publizitate-cookie batzuk instalatzen ditu, “id”, “DSID” eta “IDE” izenekoak, eta haiek doubleclick.net domeinuan gordetzen dira, zure nabigazioaren lehentasunekin zerikusia duten iragarkiak erakusteko.

Ez baduzu nahi webgune horrek zure saioari buruzko datuak biltzea, alda itzazu zure nabigatzaileko segurtasun- eta pribatutasun-aukerak, cookieen politika honetako 4. atalean adierazten den bezala.

5. Cookie teknikoak

Azkenik, webgune honek cookie teknikoak erabiltzen ditu, identifikatzeko ea erabiltzaileak onartu duen edo ez cookieak deskargatzea, identitatea autentifikatzea ahalbidetzeko eta webgunearen segurtasuna bermatzeko, hack eta malwareetatik babeste aldera. Cookieen blokeoaren bidez cookie horiek desaktibatuz gero, gerta daiteke webgunearen funtzionalitate batzuek ez funtzionatzea behar bezala.

NOLA KONFIGURATZEN EDO DESGAITZEN AHAL DITUT COOKIEAK?

Oro har, nabigatzaileek zenbait ezarpen-aukera dituzte cookieei dagokienez, eta pribatutasun-maila desberdinak doitu daitezke; esaterako, webgune batek (webgune hau barne) igor ditzakeen cookie guztiak ukatzen ahal dira, edo gorde diren cookie guztiak ezabatzen ahal dira.

Jakin nahi baduzu zer cookie instalatu diren zure gailuan, edo cookie horiek baimendu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen ezarpen-aukerak aldatzen ahal dituzu. Adibidez, nabigatzaile hauetako bat erabiliz gero, esteka hauek kontsultatzen ahal dituzu:


Cookieak murriztu edo ezabatzeko aukera alde batera utzita, web-nabigatzaile gehienek aukera ematen dute orriak “nabigazio pribatuan edo  ezkutuan ” bisitatzeko inPrivate. Funtzionalitate horrekin, nabigatzailea/fitxa ixten denean, nabigatzean biltegiratu edo sortu diren datuak ezabatzen dira (besteak beste, cookieak).

Hobeki jakin nahi baduzu nola funtzionatzen duten cookiek eta nola ezabatzen diren, honako esteka hauetara jo dezakezu:


Cookiearen izena Cookie mota Helburua Erakunde arduraduna Aktibaturik irauten duen denbora Nazioarteko datu-transferentzia
_GRECAPTCHA Funtzionala/segurtasunekoa Google reCAPTCHA-k ezarritako cookiea. Arriskuak aztertzeko, gizakiak eta bot-ak bereizteko eta segurtasunerako arriskuaren puntuazio bat emateko erabiltzen da. Google 6 hilabete AEB
_ga_CNNZC32914 Analitikoa Google Analytics. _ga cookiearen aldaera. Erabiltzaileak bereizteko eta saioaren egoerari identifikatzaile espezifiko batekin eusteko erabiltzen da. Google 2 urte AEB
_ga Analitikoa Google Analytics. Erabiltzaile bakarrak bereizteko erabiltzen da, zenbaki bat esleitzen baita ausaz bezeroa identifikatzeko. Google 2 urte AEB
GN Teknikoa/saiokoa Web-atari espezifikoan (gobiernoabierto.navarra.es) erabiltzailearen saioa kudeatzeko erabiltzen da. Nafarroako Gobernua Saiokoa Ez da aplikatzen (edo EBn)
tableau_locale Funtzionala Erabiltzailearen hizkuntza-lehentasuna (locala) gordetzen du Tableau-ko edukia bistaratzeko. Tableau / Salesforce Saiokoa AEB
tableau_public_negotiated_locale Funtzionala Tableau Public-erako locale negoziatua gordetzen du, eta, hala, edukia modu egokian erakustea bermatzen du, eskualdeko ezarpenen eta hizkuntzaren arabera. Tableau / Salesforce Saiokoa AEB
PNL1-ARRAffinity Teknikoa Saioaren afinitateko cookie hau Microsoft Azure App Service-k erabiltzen du (kasu honetan, Office Apps Live View-rako), erabiltzailearen eskaerak zerbitzari berera bidaltzeko. Microsoft Saiokoa AEB
cookie-agreed-categories Funtzionala Erabiltzaileak webgunean onartu dituen cookie-kategoriak gordetzeko erabiltzen da cookie-agreed-categories-custom cookiea. Horri esker, webguneak edukia eta scriptak erakutsi edo ezkutatu ditzake, erabiltzaileak onartu dituen cookie-kategorien arabera. Nafarroako Gobernu Irekia Urtebete, saioa hasten deneik Ez dagokio