Eragile ekonomikoentzako neurriak

Eragile ekonomikoentzako neurriak

Presako neurriak, alarma egoeran hartutakoak:

Langile autonomoentzako laguntzak (6/2020 FL):

  • Zuzeneko laguntzak (04/15 PO) jarduerari uzteagatik (2.200 euro) edo fakturazioa gutxienez ere %30 murrizteagatik (700/800 euro)

Abalak ematea eta zerga arloko neurriak:

  • Sodenak hitzarmenak izenpetu ditu Elkargirekin eta Sonagarrekin, enpresei eta autonomoei laguntzeko COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean; banku finantzaketarako eragiketa berriei abalak ematea babesten du, guztira 100 milioi adinakoak (04/1 PO)
  • Epeak eten edo luzatu dira autonomo eta enpresa txiki eta ertainen kasuan, PFEZaren ordainketa zatikatuak egiteko eta zenbait autolikidazio eta tributu-zorretarako, likidezia sortzearren (7/2020 FL, apirilaren 9koa) (03/25 PO)

Ekintza sektorialak:

Nekazaritza eta abeltzaintza

  • NPEren ordainketa aurreratua, kontrol programak bukatu gabe; ordainketa sektorialak (PASVE, APICOLA, OPFH) urriaren 15etik aurrera, eta ekainaren 15era arte luzatu da NPE eskatzeko epea (04/8 PO)
  • 3 milioi euroko laguntzak ardi aziendaren sektorerako eta bertako produktuaren kontsumorako kanpaina egin da (04/3, 04/8 PO) 
  • 10,1 milioi euroko berehalako ordainketa, Nafarroako Landa Garapeneko Planeko laguntzena, abian jarri dira bideak merkatuak erregulatzeko eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak sustatzeko (04/3, 04/8 PO) 
  • Sarbide librerako ireki da AGROasesor, laboreen jarraipenerako plataforma (04/2 PO)
  • Nekazaritzan eta abeltzaintzan kalteak eragiten dituzten ehiza espezieak kontrolatzeko neurriak ezarri dira:
    Untxien eta basurdeen kontrolerako baimenak (04/17 PO)
  • Ehiza barrutietako zaindariek espezien kontrola egin dute, eta Foruzaingoak ere jarduketa puntualak egin ditu

Industriaren sektorea

  • Ohar informatibo bat argitaratu da martxoaren 29ko 20/2020 Errege Lege-dekretuaren aplikazioaz, lanean segi zezaketen manufaktura industriaren jarduerak zein ziren zehazteko (04/1 PO)

Turismoaren sektorea

  • COVID-19a dela-eta aplikatutako neurriek turismoaren sektorean izanen zuten inpaktuari buruzko kontsultei erantzuna eman zaie (04/16 PO)
  • Informazio praktiko eta eguneratua biltzen duen aldizkako buletina argitaratu da (04/16 PO)
  • Turismoaren arloko komunitate birtualen bidezko komunikazioa (04/16 PO)

Merkataritzaren sektorea

  • Hurbileko merkataritzari laguntza eman zaio online zerbitzua eta etxeko salmenta eskaintzeko (04/14 PO)

Garraioaren sektorea

  • Hiriarteko bidaiari-garraio erregularraren zerbitzuak, Foru Administrazioaren eskumenekoak direnak, egokitu dira (04/3 PO)

Kulturaren sektorea

  • Lan mahaiak egin dira sektoreko eragile guztiekin eta txostenak eskatu zaizkio Nafarroako Kulturaren Behatokiari (04/16 PO)
  • Herritarrentzako zerbitzu publikoa online emateko apustua, liburu elektronikoak, pelikulak eta beste material kultural batzuen mailegua eginez
  • Ikus-entzunezko funts bat abian jarri da, konfinamendua dokumentatzeko, herritarren parte-hartzearekin (04/21 PO)
  • Jarraibideak eman dira ondare historikoko eraikinak COVID-19aren aurrean desinfektatzeko (04/22 PO)

Kirolaren sektorea

  • Kirol arloko laguntza eta babes psikologikoa eman zaie kirolariei Kirol Ikerketa eta Medikuntza Zentroko profesionalen eskutik eta Miguel Indurain Fundazioaren eta Nafarroako Psikologia Elkargo Ofizialaren artean izenpetutako akordioaren bitartez

Ekimen berritzaileak eta ikerketakoak

  • “COVID-19aren kontrako Berrikuntza eta Ekintzailetza Sariak”. 2.000 euroko lau sari ezarri dira, COVID-19aren kontra borrokatzeko osasun ekimen berritzaileetarako (04/8 PO)
  • 700.000 euroko zenbatekoa erabiliko da COVID-19aren kontrako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko (3/2020 FLD) (04/17 PO)

Elkarrizketak eragile ekonomiko eta sozialekin

  • Bilera egin da Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin (CEN), UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuekin, eta Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresekin (ANEL) (03/20 PO)
  • Bilerak egin dira nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileekin Nekazaritzako Kontseiluaren Lantaldearen bidez (04/3 PO)