Zubiriko “El Quinto” magnesita ustiatzeko emakidaren meatze-hondakinen kudeaketa planaren itxiera eta amaiera aurreproiektua - 2024
Ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua aplikatuz, erauzketa-industrietako hondakinen kudeaketari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babesteari eta birgaitzeari buruzkoa, Magnesitas Navarras S.A. (MAGNA) enpresak Zubiriko lantegiaren alboan dituen meatze-hondakinak kudeatzeko instalazioen itxiera eta amaiera aurreproiektuaren informazio publikoa egiten da.
FITXA
PARTE-HARTZE EPEAK
“La Bandera” haize-parkea indarberritzea eta haren lotutako azpiegiturak proiektua, Bardenas Reales, Cabanillas eta Fustiñanako udal-mugarteetan (Espedientea 1058-5-CE). Bigarren Jendaurreko Informazioa
Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7 eta 10.3. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):
• Eskatzailea: Eólica La Bandera, S.L.U.
• Xedea: proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko helburuarekin.
FITXA
PARTE-HARTZE EPEAK
“CAL INDUSTRIAL (910343369)” aginte zentroa, 1 Poligonoko 385 zenbakiduen partzelan, Tiebas-Muruarte de Reta udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11624
• Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U
• Xedea: proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko helburuarekin.
• Instalazioen deskribapena: “CAL INDUSTRIAL (910343369)” aginte zentroa, 1 Poligonoko 385 zenbakiduen partzelan, Tiebas-Muruarte de Reta udal-mugartean.

