Foru Lege Proiektua, taxiaren uztailaren 6ko, 9/2005 Foru Legea aldatzen duena
Foru Legearen proiektua, Nafarroako 2025-2028 Estatistika Plana onartu eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena
Foru-lege proiektua, Nafarroako Energia-trantsizioaren Agentzia arautzen duena
Urteko Partaidetza Plana 2025
Nafarroako Gobernuak urtero onesten du urtean zehar garatu beharreko parte hartzeko prozesu garrantzitsuenen plangintza, politika publikoak diseinatu, prestatu, onetsi eta ebaluatzeko, bereziki plan eta programei, arauak egiteari eta beste ekimen batzuei dagokienez, eta saiatzen da prozesu horietan pixkanaka formalki eskatzen denaz haratago doazen partaidetza-tresnak barne har daitezen.
2021etik, urteko partaidetza plana zein epetarako egin den, epe hori igaro ondoren, azalpen publikoa emanen du haren betetze-mailari buruz.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Urteko Araudia Plana 2025
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 132. artikuluan ezartzen duenez, Administrazio Publiko bakoitzak araudiaren arloko plan bat jarriko du jendaurrean, hurrengo urtean onesteko aurkeztuko diren lege edo erregelamendu ekimenak jasoko dituena.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Foruzaingoaren Plan Estategikoa 2024-2027
Erlazionatutako edukiak:
Foruzaingoak eskarmentu handia du hausnarketa eta plangintza estrategikoaren arloan, formula egokia baita zuzendaritza eta aldaketa-helburuak ezartzeko eta antolaketa hobetzeko. 2023an bukatutako plan estrategikoa polizia-kidegoaren historiako bosgarren plana izan da. Azken urte hauetan, kudeaketaren eta plangintzaren testuinguru horretan, erakundeak bilakaera nabarmena izan du, eta hari esker, herritarrek ongi baloratzen dute eta kudeaketa eraginkorra da, inguruko beste polizia-kidegoetakoa bezalakoa..
Fitxa
Garatutako ekintzak
Foru Lege Proiektua, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa
Hizkuntza Plana (2023-2027) - Ekonomia eta Ogasun Departamentua
103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, zehazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu bakoitzak bere hizkuntza plana prestatuko duela, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren koordinazioarekin.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Hizkuntza Plana (2023-2027) - Hezkuntza Departamentua
103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, zehazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu bakoitzak bere hizkuntza plana prestatuko duela, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren koordinazioarekin.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Ebazpen judizialak
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.2.h) artikuluak xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak informazioa emanen duela garrantzi publikoa izan dezaketen ebazpen judizialei buruz eta eragiten dioten behin betiko ebazpen judizialei buruz, foru lege horrek esleitzen dizkion eginkizunak eta erantzukizunak direla eta.
Beraz, gune honetan ebazpen judizial horiek kontsultatzen ahalko dira.