Foruzaingoaren Plan Estategikoa 2024-2027

Imagen del proceso

Foruzaingoak eskarmentu handia du hausnarketa eta plangintza estrategikoaren arloan, formula egokia baita zuzendaritza eta aldaketa-helburuak ezartzeko eta antolaketa hobetzeko. 2023an bukatutako plan estrategikoa polizia-kidegoaren historiako bosgarren plana izan da. Azken urte hauetan, kudeaketaren eta plangintzaren testuinguru horretan, erakundeak bilakaera nabarmena izan du, eta hari esker, herritarrek ongi baloratzen dute eta kudeaketa eraginkorra da, inguruko beste polizia-kidegoetakoa bezalakoa..

Hala ere, Foruzaingoa segurtasun publikoaren abangoardian kokatzeko asmoz, 2023ko urteko kudeaketa-planean, erakundearen zuzendaritzak adierazi zuen plan estrategiko berria formulatu behar zela; Nafarroako Gobernuaren ekipo berria ados egon da horretan, eta akordio programatikoan jasota gelditu da. Akordio horretan, “Segurtasun publikoa eta larrialdiak kudeatzea” atalean, honako behar hau ezarri zen: “2020-2023 aldirako Foruzaingoaren Plan Estrategikoa ebaluatzea eta 2024-2027 aldirako Plan Estrategiko berria idaztea”.

2020-2023 aldirako Plan Estrategikoa abiapuntu izan da 2024-2027 aldirako hausnarketa estrategikoa egiteko, eta hura ebaluatu ondoan, informazio oso baliagarria lortu da ezarritako ildo nagusietan sakonduko duen estrategia formulatzeko, eta orain funtsezkotzat jotzen diren alderdiak zuzentzeko eta haiei balioa emateko.

Plan estrategiko berriak bost ardatzetan antolatuta ditu lehen mailako helburuak, eta, lehen aldiz, biktima polizia-ekintzaren erdigunean jartzen da, hari hurbileko arreta eman dakion. Planak badu beste ardatz berritzaile bat, lehen postuan ezarri dena: segurtasun-arazoak konpontzeari garrantzi estrategikoa ematea. Beste ardatz batek garrantzi handia du Gobernuaren ekintzan, Nafarroaren eskumenak zabaldu behar baitira; hain zuzen, helburua da Foruzaingoa egokitzea Nafarroako trafikoaren zaintza guztiz bere gain hartzeko. Lehen mailako helburu horiek osatzeko, ardatz batek Foruzaingoaren modernizazioari heltzen dio, eta bosgarrenak eta azkenak langileak hartzen ditu aintzat, haien talentua, prestakuntza eta ezagutzaren kudeaketa sustatzeko helburuarekin.

Lehen mailako bost helburu edo ardatz horiek, halaber, komisario nagusi batek bultzatzen ditu, eta 18 helburu estrategiko zehatzagoetan oinarritzen dira. Helburu horiek lortzeko, 32 proiektu definitu dira, eta guztietan ere foruzain-komisario edo inspektore bat da arduraduna.

Lehen mailako bost helburu edo ardatz horiek, halaber, komisario nagusi batek bultzatzen ditu, eta 18 helburu estrategiko zehatzagoetan oinarritzen dira. Helburu horiek lortzeko, 32 proiektu definitu dira, eta guztietan ere foruzain-komisario edo inspektore bat da arduraduna. Plana eraginkortasunez zuzentzeko, gobernantza-sistema bat definitu da, eta, horretarako, batzorde estrategiko bat eratuko da. Honako hauek osatuko dute batzordea: Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak, Barneko zuzendari nagusiak, Foruzaingoko buruak eta polizia-kidegoko bost komisario nagusiek; gainera, talde teknikoko kide bat ere arituko da laguntza-lanetan. Batzorde estrategikoa, aurreko planean bezala, hiru hilean behin bilduko da, eta planaren proiektuen jarraipena eginen du, helburuen irismena baloratuko du eta beharrezkotzat jotzen diren erabakiak hartuko ditu helburuen irismena hobetzeko.

Planari malgutasun handiagoa emateko, batzorde estrategikoari aurkeztuko zaizkio proiektu bakoitzeko lantaldeak eta egin beharreko ekintzak edo zereginak, baita helburuen irismena nolakoa den jakiteko adierazleak eta jomugak ere, hark baliozkotu eta onetsi ditzan.

Lantalde teknikoan asmoa dago 18 helburu estrategikoen betetze-maila urtero ebaluatzeko eta proiektuen bilakaerak helburu horietan duen inpaktua aztertzeko. Txosten hori batzorde estrategikoari igorriko zaio, baliozkotu dezan, eta plan estrategikoarekin loturiko dokumentazio gisa argitaratuko da.

Azkenik, adierazi behar da plan estrategiko hau lerrokatuta dagoela Nafarroako Gobernuak gidatutako beste plan batzuekin, hala nola 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planarekin, Berdintasun Planarekin, migrazio-politiketako plan operatiboekin eta abarrekin. Halaber, fokua jartzen du bereziki Nazio Batuek onetsitako Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean. Alde horretatik, Foruzaingoaren plan estrategiko berriak erronka horiek betetzeko eginkizuna hartzen du bere gain. Hori dela-eta, haren proiektuetako batzuk bat datoz Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko asmoarekin, garapen jasangarria sustatze aldera gizarte bidezkoagoa sustatzearen, hazkunde ekonomikoaren, gizarte-inklusioaren eta ingurumena babestearen bidez.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua
Unitate arduraduna:
Policía Foral de Navarra
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak