12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa
Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian jasotzen denez, foru-lege hori indarrean jarri eta lau urtera, Nafarroako Gobernuak haren garapenari buruzko ebaluazio-txosten bat egin behar du, zeina Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluari igorriko baitzaio, eztabaidatu eta txostena egin dezan, Nafarroako Parlamentura igorri aurretik.
Legezko agindu hori betez, ebaluazio-txosten hau egin da, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen gainekoa, zeinaren gainean eztabaidatu baitu Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluak, eta txostena egin. Ondoren, Nafarroako Parlamentura igorri da.
Ebaluazio-txostena argitara ematen da, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 21.1.a) artikuluan ezarritakoarekin (5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa).
- Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen ebaluazioa

