Aurrekontu-egonkortasunaren arloan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezartzen denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak informazio jakin bat publiko eginen du; besteak beste, plan ekonomiko-finantzarioak, honako hauei dagozkien helburuak betetzeko aurreikusitakoak: aurrekontu-egonkortasuna, finantza-jasangarritasuna, zor publikoa eta gastu-araua (22.1.A.I artikulua). Esteka honetan kontsultatu daiteke.

Bestalde, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legearen agindu berak ezartzen du honako hauek argitaratu behar direla: egiturazko defizita dagoenean onesten diren berroreka-planak (22.1.A.m artikulua); likideziari laguntzeko neurrien bidez onetsitako doikuntza-planak (22.1.A.n artikulua), eta l), m) eta n) letretan jasotako planen jarraipen-txostenak (22.1.A.o), kasu horretan ezin baitira publizitate aktiboaren xede izan, ez baitira onetsi.

Azkenik, aurrekontu-egonkortasunarekin lotutako beste informazio baterako sarbidea ematen da, interesekoa izan daitekeelakoan.

  • Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak (MINHAP) emandako ebazpenak, aurrekontu egonkortasuneko eta finantza iraunkortasuneko helburuak betetzeari buruzkoa
Aurrekontu egonkortasuneko Legearen jarraipena
Aurrekontu egonkortasuneko eta Zor Publikoko helburuak
Autonomia erkidegoen komunikazioak, helburuak ez betetzeari buruzkoak 
Nafarroak egindako komunikazioa, helburuak ez betetzeari buruzkoa