Dietak eta kalte-ordainak

Dietak:
 
Edozein motatako administrazio kontseiluetara edo kide anitzeko organoetara joatea:
 
2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen  9.10 artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi-kargudunek ere, ez dute dietarik jasoko ezein entitate publiko edo pribatutatik, administrazio kontseiluen nahiz kide anitzeko inolako organoren bileretara joatearen truke. Dietak jasotzen badituzte betetzen duten ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.

Zerbitzuarengatiko kalte-ordainak.
 
Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak zerbitzuko bidaien kalte-ordainerako ezarritako dietak kendu ditu, eta xedatu du hemendik aurrera soilik behar bezala arrazoitutako gastuen zenbatekoa ordainduko dela.