Ondoko eginkizunak ditu esleiturik bere eskumen esparruari dagokionez:
- Zer departamentutan diren titular, horiexen ordezkaritza izatea.
- Departamentuaren barrenean Nafarroako Gobernuak ezarritako gobernu-lana garatzea, betiere lehendakariaren zuzendaritzaren eta koordinazioaren pean.
- Departamentua eta departamentuaren menpeko edo hari lotutako entitateak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzea.
- Nafarroako Gobernuari foru legeen aurreproiektuak, foru dekretuen eta legegintzako foru dekretuen proiektuak, eta departamentuak bere dituen aferei buruzko erabaki-proposamenak aurkeztea.
- Foru aginduak ematea.
- Departamentuari dagokion aurrekontuari buruzko aurreproiektua egitea.
- Erregelamendu-ahalmenaz baliatzea departamentuak bere dituen aferetan.
- Betearazteko ahalmenaz baliatzea departamentuak bere dituen aferetan.
- Departamentuko karguen izendapenen eta kargu-uzteen proposamena egitea, izendapena edo kargu-uztea Nafarroako Gobernuak erabaki beharra denean.
- Izendapen libreko lanpostuen titularrak, funtzionalki departamentuaren menpe dauden lanpostuenak alegia, izendatzea eta kargutik kentzea.
- Lehendakariarekin batera, berak proposatutako legegintzako foru dekretuak eta foru dekretuak sinatzea.
- Legeak ezarritako kasuetan, gastuetarako eta ordainketarako baimena ematea.
- Langileriari buruzko foru dekretu berezi batek giza baliabideen arloan esleitzen dizkien eskumenak izatea.
- Legez edo erregelamenduz esleitzen zaion beste edozein.
2019/08/07, Asteazkena