Gobernuko Lehendakariari dagokio:
1. Foru Komunitatearen ordezkari gorena izatea, baita Estatuak Nafarroan duen ordezkari arrunta ere.
2. Bere programa politikoari jarraikiz, gobernuaren egintzaren jarraibide nagusiak ezartzea, gobernuaren lana zuzendu eta koordinatzea eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaria izatea.
3. Erregearen izenean Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeak promulgatzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzea, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 22. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
4. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egitea, ordenamendu juridikoan araututako moduan.
5. Nafarroako Gobernuak eztabaidatu eta aztertu eta gero, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.3 artikuluan araututako moduan, Nafarroako Parlamentua desegitea eta hauteskunde berrietarako deia egitea.
6. Nafarroako Gobernuak eztabaidatu eta aztertu eta gero, Nafarroako Parlamentuari konfiantza eskaera aurkeztea, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 34. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.
7. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, batu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumen_esparrua zehaztea.
8. Kontseilariak izendatu eta kargutik kentzea, baita, beharrik baldin badago, Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta eleduna ere.
9. Nafarroako Gobernuaren bilkuretarako deia egin, haien gai-zerrenda zehaztu, haietan buru izan, haiek zuzendu eta bertan behera utzi, eta haien akta jasotzea.
10. Nafarroako Gobernuaren erabakiak betearaz daitezela agintzea eta betetzen direla begiratzea.
11. Nafarroako Gobernuaren legegintzako foru dekretuak eta foru dekretuak sinatzea, eta, ordenamendu juridikoaren arabera bidezkoa denean, argitara daitezela agintzea.
12. Legeak ezarritako kasuetan, gastuetarako eta ordainketarako baimena ematea.
13. Legezko xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizun eta eskumenak betetzea.