Ikastetxe publiko eta itunduetako ikastokien deialdiak eta esleipena

Eskolatzeari buruzko informazio guztia Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago.

  • OHIKO DEIALDIA: urtero egiten da, onarpen-prozesua arautzen duen araudiarekin batera urtero ezartzen diren egunetan.

    • Onarpen-prozesua: tramitazio-fitxetarako esteka (Haur eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa)

    • Urratsak:

      • Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (berdinketak ebazteko baizik ez da erabiliko)

      • Eskabideak aurkeztea

      • Aurkeztutako eskabideen datuak, agiriak eta baremoak kontsultatzea eta berrikustea

      • Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea *

      • Zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez

      • Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea *

      • Matrikula egiteko epea

      • Aukera hobetzea

      • Aukera gehigarrien prozedura (3 aukera gehienez). 3 urtekoen onarpenetarako soilik

       

  • EPEZ KANPOKO DEIALDIA, IKASTURTEA HASI AURREKOA: urtero egiten da, onarpen-prozesua arautzen duen araudiarekin batera urtero ezartzen diren egunetan.

    • Onarpen-prozesua: tramitazio-fitxetarako esteka (Haur eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa)

    • Urratsak:

      • Ikaspostu hutsak dituzten ikastetxeak argitaratzea

      • Eskabideak aurkeztea (araudian ezarritako egoeretan daudenek soilik parte hartzen ahalko dute)

      • Onarpen-prozesuaren emaitzak argitaratzea *

      • Ikasleak matrikulatzea

       

    * Ikaspostuak esleitzearen emaitza argitara emanen da Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean, eta eskatzaileek soilik kontsultatzen ahalko dute.

 

  • EPEZ KANPOKO DEIALDIA, IKASTURTEA HASI ONDOKOA: urtero egiten da, irailaren 1etik aurrera.