Informazio Publikoa eskuratzeko Eskubidea

Informazio Publikoa eskuratzeko Eskubidea da pertsona fisiko eta juridiko guztiek informazio publikoa eskuratzeko dutena, dela norberaren izenean eta bakarka eskaturik, dela herritarrak biltzeko edo ordezkatzeko legez eratu diren erakundeen izenean, betiere beren eskaria arrazoitu beharrik gabe eta muga bakarrak izanik legeak ezartzen dituenak.

Informazio publikotzat hartzen dira edozein formatu edo euskarritako eduki edo dokumentuak, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen mendeko subjektuen eskutan daudenak, haiek beren eginkizunetan aritzean prestatu edo eskuratu badira. 

Informazioa, orokorrean, dohainik eskuratuko da, eta, ahal dela, eskatutako modu edo formatuan jarriko da eskura. 

Orriak

2018/08/22, Asteazkena


2020/06/30, Asteartea

Ziurtagiri digitalik gabe informazioa eskatu ahal izateko Gobernu Irekiaren Atarian berariazko prozedura bat ezarri zenetik, informazio publikoa eskuratzeko eskabide kopuruak gora egin du. 


Gune honetan horien bilakaera ikusi daiteke.