Informazio publikorako eskubide mugak
Informazio publikorako eskubideak mugak ditu, hain zuzen ere Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 31. artikuluan jasotakoak, honako hauendako kaltetan denean:
- -Segurtasun nazionala.
- -Defentsa.
- -Kanpo harremanak.
- -Segurtasun publikoa.
- -Erabakiak hartzeko prozesuetan eskatzen den konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
- -Arauen urratze penal, administratibo edo diziplinazkoen prebentzioa, ikerketa edo zehapena.
- -Aldeek prozesu judizialetan izan beharreko berdintasuna, eta babes judizial eraginkorra.
- -Zaintza, ikuskapen eta kontrol lan administratiboak.
- -Interes ekonomiko eta merkataritzakoak, zilegi direnak, foru legeari jarraikiz hitzarmenei, kontratuei eta bestelako egintza administratiboei publizitatea ematea galarazi gabe.
- -Politika ekonomikoa eta moneta arlokoa.
- -Sekretu profesionala eta jabetza intelektuala eta industriala.
- -Ingurumenaren babesa.
- -Lege mailako arauek erreserbatutzat jotako edo babestutako informazioa.
- -Datu pertsonalen babesa.
Muga horien aplikazioa, betiere, neurrikoa izanen da, babesa izanik xede eta helburua, eta modu mugatuan eta arrazoituan interpretatu beharko da.
Legeek ezarritako aldirako edo neurri hori justifikatzen duen arrazoiak dirauen bitartean baizik ez dira aplikatuko muga horiek.
Informazioa eskuratzeko aurkeztutako eskaera batek herritarren baten eskubide edo interes bidezkoak ukitzen ahal baditu, entzutea emanen zaio.
Informazioa eskuratzeko eskubideak dituen mugetariko bat suertatzen denean, berriz, eskatzaileari emanen zaio entzutea, gutxienez ere hamar eguneko epean eta gehienez ere hamabostekoan alegazioak egin ditzan eta bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen agiriak aurkez ditzan.
Aipatu mugek eskatutako informazioari eragiten badiote, eskaera partez onartuko da eta eskatzaileari aditzera emanen zaio informazioaren zer atal ez zaion eman.