Abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea, irailaren 14ko 1/2023 Ebazpenarekin hasitako prozedurari jarraiki

Xedea da proiektu tekniko batean eguneratzea eta jasotzea abelbideen trazadurak, eta zehaztea abelbide horien mugak, lehenago mugatu diren edo proiektu sektorialetan sartu diren tarteetan, bat etorriz 1/2023 ebazpenarekin, irailak 14koa, Ingurumeneko  zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espedientea hasten baita Abaurregaina, Abaurrepea, 2. Fazeria, 10. Fazeria eta 67. Fazeria abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko, mugarrien berriz jartze eta inbentarioa Abelbide Errealean Imastik Iratxera, Barbarin eta Lukineko hainbat tartetan; eta mugarrien berriz jartze eta inbentarioa Erronkarritarren Abelbide Errealean, Esa eta Burgiko hainbat tartetan. (2023ko urriaren 9an 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua)
 
Horretarako, dokumentazioa sakon aztertu da, abeltzainei elkarrizketak egin zaizkie eta abelbideak bisitatu dira, zuinketa egiteko xedez. Jarraian ageri den proiektuan islatu da hori, jendaurrean jartzeko.
 

FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2024ko abuztuaren 27tik iraliaren 27ra bitarte.