“Espinar” haize-parkea eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak, Azagra, San Adrián, Peralta, Funes, Milagro, Cadreita eta Valtierrako udal-mugarteetan (1122-CE). HIRUGARREN INFORMAZIO PUBLIKOA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea: Río Ebro Renovables S.L.

Xedea: aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko eta aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

Instalazioen deskribapena: “Espinar” haize-parkea, 24,85 MW-koa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko azaroaren 10etik abenduaren 28ra bitarte.