Biometanoa ekoizteko instalaziorako banaketa-sarera konektatzeko instalazioak, Valtierrako udal-mugartean. Espedientearen kodea: 0003-GR
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Instalazioen deskribapena: Biometanoa ekoizteko instalaziorako banaketa-sarera konektatzeko instalazioak, Valtierrako udal-mugartean.
Xedea: proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko helburuarekin.
Eskatzailea: Biogasval, S.L.
FITXA
Edozeinek aurkez diotzake alegazioak, idatziz Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
-Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: 20 egun baliodunekoa(larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko urriaren 15a.