“Zakubi” baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa, Altsasuko udal-mugartean. Espedientearen kodea: 0003-ALM
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Instalazioen deskribapena: 5 MW-ko eta lurrean instalatutako “Zakubi” izeneko baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Altsasuko udal-mugartean.
Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko helburuarekin.
Eskatzailea: The Best Global Practices, S.L.
FITXA
Edozeinek aurkez diotzake alegazioak, idatziz Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
- Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: 30 egun baliodunekoa(larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko azaroaren 29a.