423/2023 Ebazpena, azaroaren 13koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Guirguillano udalerriko hainbat muga-lerro berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanei hasiera ematea xedatzen duena

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Lanen helburua Guirguillanoko udal-muga jurisdikzionalen definizioa eta kartografia eguneratzea da, Guirguillano eta Echarren de Guirguillanoko kontzejuei dagokienez, Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuak aldez aurretik eskatuta, mugape historikoak lurraldearen egungo errealitate fisiko eta juridikora egokitzeko, bai eta katastroko sistemetan dagoen informazio geografikoaren eta nazioko eta autonomia-erkidegoko oinarrizko kartografiaren bateratasuna bermatzeko ere, egungo teknologia erabiliz.
Guirguillano ez ezik, Guesálaz/Gesalatz, Cirauqui/Zirauki eta Puente la Reina/Gares udalerriak ere inplikatuta daude. Lanak Belaskoain, Salinas de Oro/Jaitz, Artazu eta Mañeru udalerrietan ere egiten dira (izapidetzen ari diren lerroetako 3 terminoko mugarriengatik)..

FITXA

Departamentua:
Lurralde Kohesiorako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atala
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2023ko abenduaren 26tik 2024ko urtarrilaren 27ra bitarte