“BESS HYB LINTE” (1166-2-CE) baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa, Miranda de Arga udal-mugartean
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Instalazioen deskribapena: 11,7 MW-ko “BESS HYB LINTE” (1166-2-CE) baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Miranda de Arga udal-mugartean.
Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko helburuarekin.
Eskatzailea: Parque Eólico Navarra S.L.
FITXA
Edozeinek aurkez diotzake alegazioak, idatziz Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
-Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: 30 egun baliodunekoa(larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2026ko irailaren 3a.

