Gas natural likidotuaren (GNL) planta satelite berria eta gasa kanalizatzeko instalazioa, planta lehendik dagoen sarera konektatzeko. Nedgia Navarra SAk sustatu du Lekunberrin (GNL-LEKUNBERRI espedientea)

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta Gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Nedgia Navarra SAren eskaera hau:

Administrazio-baimena eta exekuzioaren onespena proiektu honetarako: “Instalazioen exekuzioa baimentzeko proiektua, 120 m3-ko gehienezko biltegiratze-ahalmena duen gas natural likidotuaren (GNL) planta berri bat egiteko” Lekunberrin.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko apirilaren 5etik maiatzaren 6ra bitarte.