Instalazioen deskribapena: “Tudela 220 kV” transformazio-azpiestazio elektrikoa handitzea, Tuterako udal-mugartean.
Xedea: proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko helburuarekin.
Eskatzailea: Red Eléctrica de España, S.A.U.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko maiatzaren 13a
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es