“La Plana-3534” legar-hobiaren meatze-ustiapen proiektua, Aberingo udalerrian

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia

Zenbait araudi aplikatuz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, erauzketa-industrietako hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babesteari eta birgaitzeari buruzkoa), goian adierazitako proiektua jendaurrean jartzen da, bai eta bere ingurumen eraginaren azterketa eta leheneratze-plana ere.

FITXA

Departamentua:
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Meatzeen Atala
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Aktiboa
Partaidetza:

Alegazioak idatziz aurkez daitezke, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta:

- Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan 

- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan.

Epea: 30 egun baliodun (larunbat, igande edo jaiegunak zenbatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2025ko abenduaren 10a.

Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean jarri aurretik ikusgai egon da 2025eko urriaren 9tik urriaren 27ra.