Informazio publikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Foru Plana eguneratzeko Ingurumen-ebaluazio estrategikoarena
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak, Ureztalurren Foru Planaren sustatzailea den aldetik, jendaurrean jarri behar du plan horren hasierako bertsioa, ingurumen-azterketa estrategikoa kontuan hartuta, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikulua bete dadin. Ingurumen-azterketa estrategikoan jarduketaren xedeko ingurunea (fauna, landaredia, lurzoruak, naturagune babestuak, ondare historikoa eta abar) deskribatzen da, aurreikusitako jarduketek izan dezaketen inpaktua aztertzen da eta prebentzio eta zuzenketa neurriak zehazten dira ahalik eta inpaktu gutxien egon dadin.
FITXA
Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2025eko otsailaren 14tik apirilaren 23ra bitarte.