Iruñerriko hiri aglomerazioko zaratari buruzko mapa estrategikoa jendaurrean jartzeko fasea (4. fasea)

Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua onetsi zenez eta Zaratari buruzko Legeak eta hori garatzen duten erregelamenduek zuzentarau hori Espainiako antolamendu juridikora ekarri zutenez, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa (MAPAMA) behartua dago estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko administrazioek prestatu beharreko zaratari buruzko mapa estrategikoak eta zarataren aurkako ekintza planak biltzera.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen du ezen, 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua aplikatuz, bost urtean behin agintari eskudunek, kasu honetan administrazio autonomikoak, egin eta onartu behar dituztela aurreko urte naturaleko egoerari buruzko zarata-mapa estrategikoak. Mapa horiek hiri aglomerazio guztiei dagozkie (hiri aglomeraziotzat hartzen dira 100.000 biztanletik gorako udalerriak).
 
Betebehar hori Iruñerriko Hiri Aglomerazioko Zarataren Mapa Estrategikoa egiteko aurreko hiru fasetan gauzatu da. Azken fasea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 533E/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
 
Jendaurrean jarri da Zarataren Mapa Estrategikoaren laugarren fasea.

1219E/2022 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Iruñerriko Hiri Aglomerazioaren zarata-mapa estrategikoa, Inguruneko Zarataren Ebaluazioari eta Kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren laugarren fasearen aplikazioari dagokiona.

FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko irailaren 13tik urriaren 13ra bitarte.