"La Sarda" meatze-ustiapenerako proiektua, Hormigones en Masa de Valtierra, S.A. (HORMAVASA) enpresak sustatua, Castejón eta Corellako udalerrietan. Espedientearen kodea: proyecto-explotacion-minera-la-sarda
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Instalazioen deskribapena: " La Sarda " meatze-ustiapena, Castejón eta Corellako udalerrietan.
Xedea: Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eta erauzketa-industrietako hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz, jendaurrean jartzen da proiektua, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duena, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketa eta leheneratze-plana ere.
Eskatzailea: Hormigones en Masa de Valtierra, S.A. (HORMAVASA)
FITXA
Edozeinek aurkez ditzake alegazioak, idatziz Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
- Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2026ko azaroaren 6a

