"Loar II" meatze-ustiapenerako proiektua, Hormicasa Canteras, S.L. enpresak sustatua, Mendaviako udalerrian

 

Instalazioen deskribapena: "Loar II" meatze-ustiapena, Mendaviako udalerrian.

Xedea: Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eta erauzketa-industrietako hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz, jendaurrean jartzen da proiektua, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duena, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketa eta leheneratze-plana ere.

Eskatzailea: Hormicasa Canteras, S.L.

 

FITXA

Departamentua:
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Aktiboa
Partaidetza:

Edozeinek aurkez ditzake alegazioak, idatziz Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:

- Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan

- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan

Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2026ko urriaren 30a

Gaurkotze data: