“La Lobera” haize-parkea, Artaxoa eta Tafallako udal-mugarteetan (1113-CE). HIRUGARREN INFORMAZIO PUBLIKOA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea:  Torres Desarrollos Energéticos, S.L.

Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arrunta tramitatzeko abiaraztea eta aldez aurretiko administrazio baimena eta eraikuntza baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena:“La Lobera” haize-parkea, 25 MW-ekoa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak: “La Lobera” 20/66 kV azpiestazioa eta 66 kV-eko linea elektrikoa “La Lobera” azpiestaziotik “Promotores Tafalla”  transformazio-azpiestaziora; “Promotores Tafalla” 66/220 kV azpiestazioa, eta 220 kV-eko linea elektrikoa “Promotores Tafalla” TAEtik “Tafalla” 220 kV TAEra.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna:  Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko ekainaren 28tik abuztuaren 12ra bitarte.