Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026) | Gobierno Abierto de Navarra

Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026)

Politiketako eta Justiziako Departamentua

Irudia

Erlazionatutako edukiak:

"Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako 2019-2023 aldirako programa akordioa"ren helburu nagusien artean daude desberdintasunaren aurka borroka egitea eta Nafarroako gizarte anitzaren esparruan bizikidetza sustatzea.

Aurrekoari dagokionez, Nafarroako Gobernua bere politikak lerrokatzen ari da Agenda 2030eko Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH). GJHn biltzen diren ekintzen artean daude migratzaileen egoera hobetzea harrerako komunitateetan eta gerta daitezkeen kalteberatasunak arindu eta haiei aurre egitea eta, orobat, harrerako komunitateen beharrak kontuan hartzea.

Era berean, Inklusio Sozialerako 2018-2021 Plan Estrategikoak ezartzen dituen orientabideen eta printzipioen artean daude giza eskubideetan funtsaturiko ikuspegia eta genero ikuspegiaren eta kulturen arteko ikuspegiaren zeharkakotasuna. Hartara, jarduteko proposamenen artean dago migratzaileak gizarteratzen eta laneratzen laguntzea.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu migrazio arloko eskumenak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren arabera (otsailaren 10eko 9/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen geroago foru dekretu hori).

Nafarroako Gobernuak baliabide espezifiko ugari eskaintzen ditu migratzaileak eta errefuxiatuak hartzetik eratorritako premiei erantzuteko. Tokiko erakundeek, gizarte-erakundeek eta gizarte zibilak ere egiten dituzte jarduerak eremu horretan.  Horien guztien balioa aitortuz, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak Pertsona Migratzaileei Harrera egiteko Plan bat prestatzen hasi da. Harreraren ikuspegi partekatu batetik abiatuta, plan horrek jarduketa horiek guztiak antolatu eta egituratuko ditu, eta datozen urteetan ezarri behar direnak zehaztuko ditu. Harrera plana partaidetza-prozesu zabal baten bidez prestatzen ari da, eta eragile guztien arteko lankidetza-esparru bat ezartzen du, ahaleginak batzeko, sinergiak sortzeko eta 2021-2026 aldian harreraren eremuan egiten diren ekintzei koherentzia emateko.

Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026), 2021eko abenduaren 29an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 28tik urriaren 28ra bitararte