“Repotenciación Montes de Cierzo I” haize-parkea, Tuterako udal-mugartean. Espediente kodea: 1053-5-CE. BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Eskatzailea: Eólica Montes de Cierzo S. L. U.
Xedea: aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa aldatua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko helburuarekin.
Instalazioen deskribapena: potentzia unitarioa 6,8 MW duten 4 aerosorgailuk eta 4,2 MW duen aerosorgailu batek (31,4 MW-ko guztizko potentzia) osatutako “Repotenciación Montes de Cierzo I” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Tuterako udal-mugartean.
Fitxa
Edozeinek aurkez diotzake alegazioak, idatziz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta:
-Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: 30 egun baliodunekoa(larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2023ko martxoren 28a.