“Santa Águeda” haize-parkea, Tafalla, Artajona, Garínoain, Barásoain, Añorbe, Tirapu, Unzué / Untzue eta Tiebas-Muruarte de Retako udal-mugarteetan (1210-CE). HIRUGARREN INFORMAZIO PUBLIKOA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako:

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía, S.L.U.

Xedea: aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko helburuarekin.

Instalazioen deskribapena:37,1 MW-ko “Santa Águeda” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak "Colectora Muruarte” 66/220 kV TAEra arte.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2022ko ekainaren 28tik abuztuaren 12ra bitarte.