Kontu Irekiak

Kontu irekiei buruzko azaroaren 11ko 16/2016 Foru Legearen bidez deklaratzen da irekiak eta irisgarriak direla finantza-entitateetan irekitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren banku-kontu guztiak, bai eta haren menpekoak edo harekin lotutakoak diren erakunde publikoen, sozietate publikoen, fundazio publikoen eta zuzenbide publikoko entitateenak, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 2. artikuluaren esparru subjektiboaren barnean sarturik baitaude, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak.

Uztailaren 19ko 69/2017 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde, sozietate eta fundazio publikoen banku-kontuei buruzko informazioaren argitalpena arautzen du. 
 
2017ko irailean, Kontu Irekiei  buruzko informazioaren lehen argitalpenari dagokion aldian, 23 entitate dira behartuta daudenak 69/2017 Foru Dekretuan jasotako araudia betetzera; jendaurrean jarri behar dituzte, guztira, 19 banku-entitatetan irekitako 692 banku-kontu. Informazio argitaratua eguneratu eginen da hamabost eguneko epean, hiruhileko bakoitzaren azken egunetik hasita. Hiruhilekotzat joko da urtealdia zati lau, eta lehenengoa urtarriletik martxora bitartekoa da. Xede diren hilabeteetako kasuan kasuko hilabeteko saldoak xeheki adieraziko dira egun horretan.

(MIYABI sozietatea NASUVINSA sozietatean sartuta edo txertatuta dago. Era berean, POSUSA sozietatea SODENA sozietatean sartuta edo txertatuta dago).