Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Lehendakariaren 22/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa

13. artikulua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparrua.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak:

• Nekazaritza, abeltzaintza, elikadura, nekazaritzako azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partizipatiboa;

• Ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa;

Azpiegitura berdea eta konektagarritasun eta leheneratze ekologikoak;

• Paisaia integratzea plan, programa eta proiektuen ingurumen ebaluazioan;

• Baliabide hidrikoak;

• Aldaketa klimatikoaren aurkako estrategiak eta aldaketa horretara egokitzeko ekimenak definitzea;

• Ekonomia zirkularraren sustapena;

 Indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

2019/08/07, Asteazkena