Langile publikoen ordainsariak

-Funtzionario, Estatupeko eta Behin-behineko langileak

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei bakar-bakarrik ordainduko zaie Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta haren erregelamenduzko xedapeneetan  ezarritako kontzeptuengatik eta bertan ezarritako moduan eta zenbatekoan.

Horren zenbateko zehatza urtero Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean agertzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zuzendaritza karguetan aritzen diren izendapen libreko langileen ordainsariek urtero Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatzen dira

Aurrekontuen Legea

Ordainsari-taula


 

  -Kotratupeko langileak

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen direla, foru lege horretan funtzionarioentzat finkatutako irizpideekin bat etorriz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen  eta LAB, CCOO eta UGT Sindikatuen arteko hitzarmen kolektiboa Enplegu Publikoa eta Lan Baldintzak Hobetzeko 2018ko martxoaren 9ko II. Akordioaren lehen atalak ezartzen duena aplikatzeari buruzkoa

 

Langile publikoek jasotako ordainsariak

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek jasotako ordainsariei buruzko informazio orokorra, ordainsari-tarteen, ordainsari-mailen, lanpostuen eta adinaren arabera antolaturik.

Ordainsarien baturak hartzen ditu postuari, pertsonari eta aldagaiei dagozkienak, eta hortik kanpo daude: 

  • - Kontratu bat bukatzean hartu ez diren opor egunak ordaintzea
  • - Deskontua soldatarik gabeko baimenagatik
  • - Dietak eta bestelako kalte-ordainak
  • - Gizarte Segurantzaren prestazioen osagarria
  • - Gizarte Segurantza, enpresaren kargura
  • - 2012an ordaintzeari utzitako estraren % aren itzulketa (2015 - 2017 )
  • - Urtean 15 egunez baino gutxiagoz lan egin duten langileak

Argitaratutako ordainsari guztiak datu irekietan kontsultatzea.

2024/04/04, Osteguna