Lehendakariaren 22/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa
4. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eskumenen esparrua.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak:
• Despopulazioaren aurkako estrategiaren kudeaketa;
• Nafarroako errepide sarearen proiekzioa, exekuzioa, kontserbazioa, ustiapena eta defentsa;
• Geologia eta geoteknia;
• Kartografia;
• Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea;
• Garraioaren arloko politikaren plangintza, koordinazioa eta exekuzioa;
• Indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.