Onetsitako azpiegituren lurralde planak

Operatzaileek aurkeztu beharra dute azpiegituren lurralde plan bat, non jasoko baitira lehendik dauden estazio finkoak eta sare osoa ezartzeko eta garatzeko aurreikuspenak. Plan horrek behar den informazioa emanen du instalazio horiek lurralde antolamenduan egoki integratzeko, eta ziurtatzeko betetzen direla foru lege honetan ezarritako mugak.
 
Jarraian, agertzen dira maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen 12. artikuluaren arabera onetsitako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako azpiegituren lurralde planak (10/2002 Foru Legea, maiatzaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzekoa).

Hona hemen orain arte planak aurkeztu dituzten operadoreak: Cableuropa (ONO), Iberbanda, Localecommerce, Nasertic, Neosky, Orange (France Telecom), Sissecur, Telefónica, Tradia, Vodafone, Xfera-Yoigo.

Erabili iragazkiak nahi duzun informazioa ikusteko.
 
Argibideren bat behar izanez gero, jarri harremanetan Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Telekomunikazioen eta Banda Zabalaren Atalarekin (Fernando Moreno Ayala – fmorenay@navarra.es).