Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Lehendakariaren 22/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa

12. artikulua. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eskumenen esparrua.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak:

• Unibertsitateko irakaskuntza;

• Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak;

Lehiakortasun eta kalitaterako estrategia publikoaren definizioa eta koordinazioa;

• Eraldaketa digitalerako planen definizioa, gainerako departamentuekin koordinatuta, nork bere eskumen esparruan;

• Zientzia eta teknologiako planen sustapena;

• Zentro teknologikoen koordinazioa;

• Informazioaren gizartea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera garatzea;

• Indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

2019/08/07, Asteazkena