Zer da informazio publikoa?
Informazio publikotzat hartzen da legeak aipatzen dituen Administrazio Publikoek eta haiei lotutako eta haien mendeko erakunde publikoek eskutan daukatena, euskarria eta adierazteko modua edozein izanik ere.
Halaber, informazio publikotzat hartuko da zerbitzu publikoak ematen dituzten edo ahalmen administratiboak edo eginkizun publikoak betetzen dituzten beste entitate edo subjektu batzuek egindakoa edo haien jabetzakoa, baldin eta haien jarduera publikoan sortu edo lortu bada, edo jarduera publiko bat betetzeko.
Informazio horretako zati handi bat argitaratua dago Gobernu Irekiaren Atarian. Aurkitzen ez baduzu, laguntza eska dezakezu hura bilatzeko eta/edo informazio publikoa eskuratzeko eskaera formalizatzeko.
Informazio publikorako eskubidea ez da unibertsala; mugak ditu, hain zuzen ere Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoak.