Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren erabakiak

INFORMAZIOA eta AKORDIOAK
 
Atal honetan aurkituko duzu:

  • - Informazioa, Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren aurrean informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioa aurkezteko prozedurari buruz.
  • - Nafarroako Gardentasun Kontseiluak gai hauen inguruan hartutako erabakien zerrenda:
  • - Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea
  • - Publizitate aktiboa
  • - Aurreko akordioen Betearazteko intzidentziak
Akordioa Deskribapena Data Admin. Arrazoia Zentzua
AR 32/2023 Video privado con terceras personas 2023/11/27 Lokala Estimación parcial Ezetsia
AR 31/2023 Inspección locales de restauración. Reclamación reiterativa y resuelta 2023/10/23 Lokala Silencio Ez onartua
AR 30/2023 Información sobre acto enaltecimiento del terrorismo 2023/10/23 Lokala Silencio Ezetsia
AR 29/2023 Obra Pública 2023/10/23 Lokala Silencio Baietsia
AP 01/2023 Convocatorias y actas sesiones. Resoluciones de alcaldía 2023/06/05 Lokala Artxibo
IE 02/2023 IE0 02/2023 Vs AR 69/2022 2023/09/04 Lokala Eskaera
IE 01/2023 IE 01/2023 Vs AR 16/2023 2023/09/04 Lokala Betetzat jotzen da
AR 28/2023 Solicitud ante sujeto no obligado por la LFTN 2023/09/04 Beste batzuk Ez onartua
AR 27/2023 Información brotes de toxiinfección alimentaria 2023/09/04 Forala Silencio Baietsia
AR 26/2023 Acceso expediente modificación PEPRI. Información inexistente 2023/09/04 Lokala Silencio Ezetsia

Orriak

NAFARROAKO GARDENTASUNAREN KONTSEILUARI ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO PROZEDURA
 
- Informazio publikoa eskuratzeari buruzko ebazpen espresuen edo ustezkoen aurka, erreklamazioa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari zuzendua, aukeran eta administrazioarekiko auzien bidean aurkaratu aurretik.

- Erreklamazioak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari zuzenduko zaizkio.

- Erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko da aurkaratutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita edozein unetan.

- Erreklamazioaren tramitazioa lotuko zaio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/1992 Legean errekurtsoen arloan xedatuari. Informazioa eskuratzea ukatzeko oinarria hirugarrenen
skubideak edo interesak babestea denean, erreklamazioa ebatzi aurretik entzuteko tramitea emanen zaie ukituak izan daitezkeen pertsonei, haien eskubideen alde komeni dena alega dezaten.

Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, eta, epe hori iraganik, erreklamazioa ezetsi dela ulertuko da.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak emandako ebazpenak, barnean dituzten datu pertsonalak behin kendu, eta interesdunei jakinarazi ondoren, bitarteko elektronikoen bidez argitaratuko dira erregelamenduz ezartzen den moduan.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak emandako egintzak administrazioarekiko auzien bidean aurkaratzen ahal dira.

 

 

  • Identifikazioa

Eskabidean identifikazio agiria jarriko da (NAN, AIZ, IFZ, pasaportea...). Pertsona juridikoen izenean eta ordezkari gisa jardunez gero, delako pertsona juridikoaren estatutuak edo eraketa titulu baliozkoak aurkezteko eskatzen ahalko da; orobat, ordezkaritzako nahiz ahalordetzeko eskritura edo agiri baliokideren bat.
 

  • Agiriak

Berariazko ebazpena badago, erreklamazioak horren kopia izan beharko du atxikita, nahitaez.

Gehigarri modura, egokitzat jotzen diren alegazio edo agiri guztiak aurkezten ahalko dira.

  • Aurkezpen-epea

Hona erreklamazioa aurkezteko epea:

-hilabetekoa, informazio eskaera ukatzeko erantzuna jaso eta biharamunetik hasita, edo

-noiznahi, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik hasita.
 

  • Non eta nola aurkeztu zure erreklamazioa

Aurrez aurre: Foru Komunitateko edo Estatuko Administrazioaren edozein erregistro bulegotan aurkezten ahal duzu zure eskaera.

Erregistro orokor elektronikoaren bidez: esteka honetan eskura daiteke: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Registro-General-Electronico? pageBackId = 4458374;  eskaera Nafarroako Gardentasun Kontseilura zuzenduko da.
 
Halaber, aurkezten ahalko duzu Posta bulegoetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan