José María Mauleón Echeverría

Eskubide Sozialetako Departamentuko Kabinete burua

José María Mauleón Echeverría

 

Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, José María Mauleón Echeverría jauna Kabineteko burua izendatzen duena.

 

 

Harremanetarako

González Tablas kalea 7 31005 Iruñea Tfnoa: 848 420149

Datu biografikoak


1973an Iruñean jaiotakoa baina Arroniz-en hezitakoa. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Soziologian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996) non 1996- 2000 urteen bitartean doktoretza ikerketak burutu zituen. Nafarroako Gobernuaren Gizarte-Ongizateko Departamentuaren ikerketa bekak jaso zituen proiektu sozialeko ebaluazioa eta entitate sozialen eraketa ikasteko. Halaber, 1998 eta 2001 urteen bitartean Garapenerako lankidetzari eta mugimendu sozialei buruzko ikerketak egin ditu Udaletako eta Udalbatzetako Federazio Nafarrarentzat eta Nafarroako Gazteriaren Batzordearentzat. Gainera, Txostengile izan da UPNA-ren Unesco Katedraren ikastaroetan eta Uda-Euskal Unibertsitatean.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, Allo-ko Gizarte-zerbitzuetako Erkidegoaren presidenteorde eta zinegotzia izan zen. Iruñeko eta foru-legebiltzarreko zinegotzia izan da 2007 eta 2011 urteen artean, Politika Sozial, Etxebizitza, Sustapen, Kultura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne komisioen bozeramaile izan da 2011 eta 2015 urteen artean eta Nafarroako Garapenerako Lankidetza Batzordearen kide bi legealditan. (2007-2015). 2015-2019 urteen artean, Eskubide Sozialetako Departamentuaren Kabineteko burua izan da.

2019ko abuztuan, Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza..

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 56.656,46 euros, 2020rako gordina/urtean

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.