Maitena Ezkutari Artieda

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia

Maitena Ezkutari Artieda

 

Izendapena

135/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Maitena Ezkutari Artieda andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi izendatzen duena.

 

 

Harremanetarako

Nabarreria kalea 39 31001 Iruñea Tfnoa: 848 424671 maitena.ezkutari.artieda@navarra.es

Datu biografikoak


1970ean jaiotakoa Etxarri Aranatz-en. Seme bi ditu.

Enpresa eta Jarduera Turistikoetan diplomaduna da Nafarroako Turismo Institutuaren eskutik (1993).

Euskara Gaitasun elebiduna eta Ingeles/Frantzes erdi maila dauka.

Bere ibilbide profesionala Lekunberriko Turismo Bulegoan 1993an hasi zuen herri honen dinamizazio turistikoaren plana koordinatzen. 1995ean Plazaola Turismo

Partzuergoan hasi zen kudeatzaile lanak eginez 2015. urtera arte.
Partzuergo honetan Maitena Ezkutarik, beste proiektu batzuen artean, jolas-natura-gune bezala Orgiko hariztiaren deklarazioan, Nafarroako lehena, Plazaola bide berde bezala trenbide ibilbide zaharraren errekuperazio eta Astitz-en, Mendukilo-ko haitzuloen egokitzapen lanak zuzendu ditu.

Gainera, 1998an, Cederna-Garalur-ren turismo teknikari moduan egin zuen lan “Nafarroako Mendia” proiektuaren kudeatzaile lanak burutuz.

2015-2019 legegintzaldian Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia izan da.

2019ko abuztuan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendari Nagusia izendatu zuten.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea: Laister argitaratuko da.