María Begoña Urrutia Juanicotena

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendari Nagusia

María Begoña Urrutia Juanicotena

 

Izendapena

123/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, María Begoña Urrutia Juanicotena andrea Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusi izendatzen duena.

 

 

Harremanetarako

Carlos III Etorbidea, 4, 3. maila 31002 Iruñea Tfnoa: 848 427491 begona.urrutia.juanicotena@navarra.es

Datu biografikoak


Amaiur (Baztan) herrian jaio zen 1962. urtean. Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (1985) eta Arlo Publikorako Zuzendaritza eta Kudeaketaren Masterra du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010).

Euskarazko EGA titulua du eta frantsesez hitz egiten du

Nafarroako Gobernuan lan egiten du 1986tik. Bere bizitza profesional gehiena Toki Administrazioko Departamentuari lotuta egon da, eta kargu ezberdinak izan ditu bertan. TAP (arlo ekonomikoa) gisa aritu da, eta bi alditan izan da Aurrekontuaren eta Kontabilitatearen Kudeaketako eta Tokiko Estatistika Arloko burua, 1991tik 1995era eta 1996tik 2007ra. 1995 eta 1996 urteean Ekonomia Koordinazio Zerbitzuaren zuzendaria izan zen, eta 2007tik 2015era, Departamentu horren Kudeaketaren eta Ekonomia Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria izan zen.

2015eko abuztutik, Aurrekontuaren zuzendari nagusia da. Bere ibilbide profesionalean trebakuntza ikastaroak eman ditu INAPen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan, eta Thomson Reuters argitaletxearekin lankidetzan aritu da.

2019ko abuztuan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baitan, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 72.234,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea: Laister argitaratuko da