María Eva Isturiz García

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Zuzendari Kudeatzailea

María Eva Isturiz García

 

Izendapena

320/2019 Foru Dekretua, irailaren 11koa, María Eva Isturiz García andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Zuzendari Kudeatzailea izendatzen duena, institutua Lehendakaritzako, Berdintasunerako,Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

 

 

Harremanetarako

Alhondiga kalea, 1, 2. 31002 Iruñea Tfnoa: 848 421584 eva.isturiz.garcia@navarra.es

Datu biografikoak


Iruñean jaio zen 1965. urtean.

Geografia eta Historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1988). Aukera Berdintasuneko Agentearen masterra egin zuen Valentziako Unibertsitatean (2012), eta berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren politika publikoetan prestakuntza espezializatua du. Garapen iraunkorreko proiektuetan eta Tokiko Agenda 21ean aukera-berdintasuna integratzen espezialista da. Frantsesari dagokionean, maila ertaina du.

Aukera Berdintasuneko Agentea da 2002az geroztik, eta jarduera profesionalaren barruan aholkulari moduan egin du lan 2003an sortutako AECUO enpresan; era horretan, berdintasunaren arloan, Nafarroako udalerri ezberdinak eta erakunde publikoak zein pribatuak artatu ditu. 2008. urtetik aurrera, Antsoaingo Udalean Udal Berdintasun Teknikariaren plaza beteko du.

Halaber, irakasle moduan esku hartzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Generoaren gaineko Titulu Adituan eta Garapenerako Hezkuntzako Tituluan, eta Errioxako Unibertsitateko berdintasun-arloko ikastaro ezberdinetan. Horrez gain, txosten ezberdinak aurkeztu ditu nazioartean generoaren inguruko biltzarretan eta feminismoen biltzarretan Valladolideko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Nafarroako Berdintasuneko Agenteen Elkarte Profesionaleko (APAIONA NABALE) kidea da eta horren burua ere bai 2012az geroztik. Era berean, Berriozarko Kulturen arteko Emakumeen Elkarteko bazkidea eta Lurralde Iraunkorrak sustatzeko Elkarteko (TESOS) bazkidea da.

2019ko irailean, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren baitan Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea Laister argitaratuko da.