Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverria

Nafarroako Kirolaren Institutuko Zuzendari Kudeatzailea

Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría

 

Izendapena

162/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Zuzendari Kudeatzailea izendatzen duena, institutua Kulturako eta Kiroleko Departamentuari atxikita dago.

 

 

Harremanetarako

Nafarroa Arena. Kirolaren Etxea. Aizagerria plaza 1, 1. solairua 31006 IruñeaTfnoa: 848 427856ma.pozueta.uribeecheverria@navarra.es

Datu biografikoak


Iruñean jaiotakoa 1952an.

Ofizialtza elektrikaren adarrean eta Telekomunikazioetan.

Bere ibilbide profesionala 1988an hasi zen SEDENA, instalazio-kudeaketan, jarduera programazioan eta kirol eta aisialdi ekitaldien antolakuntzaren alorreko enpresaren zuzendari-kudeatzaile moduan egin zuen lan. Enpresa honetan 2011 arte egon zen.

1982tik 1988ra Nafarroako Beisbol Federazioaren presidente izan zen eta 1988tik 2000ra Espainiar Federazio-arena. Gainera, Beisboleko Konfederazio Europarraren batzordekide izendatu zuten (2003). Nazioarteko Beisbol Federazioaren batzordekide (1992-1996) eta hirugarren lehendakariorde (1996-2007) izan zen.

Halaber, Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioaren presidentea ere izan zen (2001-2011 eta 2016- 2019), Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren lehen lehendakariordea (2014-2018) eta Euskal Pilotaren Federazio Espainiarraren diruzain (2018- 2019) eta lehen lehendakariorde. Gainera, 92 Bartzelonako Joko Olinpiarretako Batzorde Antolatzailearen eta Espainiako Batzorde Olinpikoaren kide izan zen (1988-2007).

Federazio desberdinen zuzendaritzaren ondorioz, hainbat bereizketa jaso zituen bere ibilbide profesionalagatik: Nafarroako Gobernuak emandako “Kirol Merituaren domina” (1999), Espainiako Beisbol Federazioak emandako “Nafarroako Foru Erkidegoko Buruzagi Hoberena” saria (2006) edota Sóftbol-ek emandako “Urre-bereizgarria” (2007). Nazioarteko Beisbol Federazioak ematen duen “Urteko exekutibo hoberenaren” saria ere jaso zuen 2007an eta Kirol Goi Batzordeak emandako “Kirol Merituaren Urrezko Domina” (2007). Azkenik, Nafarroako Pilota Federazioak “Urrezko Bereizgarria” eman zion 2012an.

2019ko abuztuan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten, eta azaroan, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea: Laister argitaratuko da.